Errauskailuak: Batasunak defendatuko duen hondakin politika

iban arantzabal 2004ko uzt. 15a, 11:18
Batasunak Gipuzkoako Hondakin politikaren aurrean egin duen hausnarketa eta lanerako marraztu duen ibilbidea adierazi ditu. Puntuz puntu jaso dugu goiena.net-en. Gutxitu, berrerabili, birziklatu eta biltegia. Lau puntu horiek dira Batasunaren hondakin politikaren zutabeak.

Gipuzkoako herrialdean erabakiak hartu behar ditugu hondakinen politikaren inguruan. Besteak beste, San Markos, Sasieta eta Lapatx zabortegiak betetzen ari dira.

Gipuzkoako Diputazioak zenbait alternatiba aholkatzen ditu aurrera begirako politikan jauzi bat emateko. Planteatzen dituen alternatiba guztietan Errauskailua erabiltzea aurreikusten du. Egoera honen aurrean Batasunak honako ildo nagusiak defendatzen ditu:

  • Mankomunitate bakoitzean hondakinen azken tratamendu eta biltegi berria egiteko toki bat bilatzen hastea, behar dituen baldintzak betez. Ingurunea eta eremua zehaztu beharko dira.
  • Hondakinen gestio publikoa zihurtatzea. Hondakinen kudeaketa esku pribatuetara eramateak, lehentasuna zerbitzu publikoan jarri ordez, gutxi batzuen diru irabazietan kokatuko luke. Esku pribatuaren helburua dirua ateratzea da, ez ekolojiaren ikuspuntutik zerbitzu publiko bat ematea. Hori kaltegarria da epe ertain luze batetako perspektibatik.
  • Hondakinen gestioa hobetzeko urratsak ematea: Datu estatistikoak hobetu beharrekoak dira. Hainbat datu erreal jakin gabe ez dago irtenbideak planteiatzen hasterik. Datu hauek Gipuzkoa guztikoak eta errealak izan beharko dute. Hala nola:
    - Zer biltzen den.
    - Non biltzen den (industria, merkataritza, etxeetakoa).
    - Kostuak zehatuz.

Bilketa selektiboa haunditzeko bitarteko errelak jarri behar direla uste dugu: Lehenengo puntu gisa, kontzientziazioa indartzeko kanpainak,... landu. Ondoren, beste pausu batzuk eman atez ateko bilketa, industria eremuetako, merkatuetako bilketa bereziak martxan jarri,...

Hondakin politika egoki bat egiteko, fiskal politikak eman ditzakeen aukerak aprobetxatu eta martxan jarri behar dira: Hondakinen tratamendua, sailkapena,... lantzen dutenei hobariak, erraztasunak eskainiz, aldiz hondakina lantzen ez dutenei fiskal grabamen handiagoak jarriz,...

Eta azkenik, hondakinak biltegira bota aurretik azken sailkapen-banaketa egiteko bitartekoak jarri behar dira.

  • Hondakinen gestioa energia berriztagarriaren ekoizpenarekin lotu:

Puntu hau barneratzea garrantzitsua da. Gasifikazioa edo pirolisia bezalako ekoizpen sistemak gaur egunean errealitateak dira eta energia berriztagarri hauek bultzatzeko, adibidez Europatik, dauden diru laguntzak aprobetxatzeko bitartekoak jarri behar dira, baita egitasmo pilotua martxan jartzeko ausardia izan ere.

Bestalde, energia berriztagarri hauen kudeaketa udalen eta Mankomunitateen eskuetan uzteak, hauek lituzketen energia beharrak asetzeko aukera emango luke, planteiamendu integrala bat osatuaz.

  • Errauskailua ez dugu beharrezkoa ikusten:

Kalteak onurak baino gehiago dituenez, errauskailuaren aukera alde batetara uztearen ondoriora iritxi da Batasuna. Kontutan izan behar dugu, errauskailuaren jardueraren ondoren, sortzen diren hautsak biltzeko hondakinen biltegia behar dela. Biltegi hauek bereziak izan beharko lirateke, errausketaren ondoren sortzen diren errautsak oso kutsakorrak direlako.

Azken urte hauetan, atmosferara botatzen diren toxina arriskutsuen inguruan, filtro bidez aurrerapen handiak egin baldin badira ere –eta hori onartu beharrekoa da- oraindik ere errausketaren ondorioak nabarmentzen dira, errauskailurik modernoenak kokatu dituzten inguruetako, aire, landaretzan eta abarretan.

Berziklapena ondo eginda materia organikoak bakarrik ahalmen energetiko txikia du. Azkenean errauskailuak Ziklo Konbinatuko energia plantak bihurtu nahi dituzte. Alde negatibo guzti hauei, errausketaren kostu ekonomiko handiagoa lotu behar zaio.

  • Behar diren bitartekoak jarri eztabaida gizartera eramateko eta ahalik eta kontsentsu haundienarekin erabakiak hartzeko.

Herrialde guztiarentzat horrelako ondorioak dituen erabaki baten aurrean, gizarteari informazio eta erabakitzeko eskubideak bermatu behar zaizkio. Datozen hamarkadetarako ondorioak izango dituen erabakia denez, herritarrei, sindikatuei, herri mugimenduari, hitza ematea ezinbestekoa da.

Hau izango da Batasunak Gipuzkoako Hondakin politikaren aurrean egin duen hausnarketa eta lanerako marraztu duen ibilbidea. Bidean ikusiko dugu elkar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak