Txolarterako aisialdi begiraleak behar ditu Atzegik

Adimen urritasuna dutenen Atzegi elkarteak Debagoieneko aisialdi taldeaz arduratzeko begiraleak behar ditu, eta deialdia zabaldu berri du boluntarioak aurkitzeko. Baldintza bakarra da gutxienez 18 urte izatea. Eginkizunak izango dira jarduerak antolatzea eta taldea dinamizatzea.

Atzegik hainbat Txolarte edo aisialdi talde ditu Gipuzkoa osoan; Debagoienekoa Bergaran dago, Martoko kalean. Astebururo 50 bat bazkide egoten dira han, eta horiekin hamar bat begirale ibiltzen dira. Denetariko ekintzak egiten dituzte: zinemara joan, irteerak edo hainbat kirol ekintza egin…

Arazoa da, alegia, gaur egun Bergaran diharduten begirale batzuk Hego Amerikara joango direla ikasketak bukatzera, eta horien postua betetzeko jendea behar dute. Atzegiren esanetan, jarduerak programatzeaz eta taldea dinamizatzeaz gain, esperientziak eta bizipenak trukatzeko aukera ematen du.

Elkartearekin harremanetan jartzeko, deitu 943 42 39 42 telefonora (Aitor Rodriguez da Aisialdi eta Gizarte Parte Hartzeko arduraduna), edo idatzi ocio@atzegi.org helbide elektronikora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.