"Goienkaria"-k eta "GoienaNet"-ek aipamena jaso dute diseinu lehiaketan

Society For News Design (SND) elkartearen sail espainolak antolatutako Lo mejor del diseño periodístico España-Portugal diseinu lehiaketan, aipamena jaso dute Debagoieneko "Goienkariak" eta "GoienaNet"-ek.

"Goienkaria"-ren kasuan bere logoak jaso du aipamena; "GoienaNet"-enean, berriz, albisteen testua aurkezteko moduak.

Lehiaketa papereko zein sareko argitalpenei zabaldutakoa da. Papereko atalean argitalpenaren tirada hartu dute kontuan mailaketa egiteko; sarekoetan, berriz, webguneak hilero izandako bisita kopurua. Goienkaria-ren kasuan, logoaren inguruan edukiak eta kolorea sartzeko modua saritu dute. GoienaNet-i dagokionez, berriz, albisteen testua aurkezteko era.

Aipamenen balioa

El Correo, Heraldo de Aragon eta halako egunkariekin lehiatu da Goienkaria, eta haiek dituzten baliabideak kontuan hartuta ez da nolanahikoa aipamena jasotzea. Hain zuzen ere, Heraldo de Aragon, La Vanguardia eta Granada Hoy egunkariek irabazi dute sari nagusia. Eta GoienaNet-ek horrelako aipamen bat jasotzea ere lorpen handia da; izan ere, urtebetez sarean egonda, Espainia eta Portugal mailako lehiaketa baten jaso du.

Sari banaketa lehiaketaren antolatzaileek azaroan egingo duten kongresu baten barruan izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.