Lan hitzarmenaren alde mobilizatuko dira Mankomunitatea eta udalak ekain osoan

Leire Kortabarria 2004ko eka. 11a, 13:39
Debagoieneko Mankomunitateak eta udal gehienek lan uzteak edo greba egunak egingo dituzte datozen egunotan. Horren helburua da lan hitzarmen berria negozia dadila eskatzea. Besteak beste, soldata igoera, zabor kontratuen bukaera eta behin-behinekotasuna eskatzen dute.

Honakoa erabaki dute ibarreko erakundeok lan hitzarmenari dagokionez: Mankomunitateak erabaki du, Arrasateko udal langileek bezala, egubakoitzetan hiru orduko lan uzteak egitea, 10:00etatik 13:00etara bitartean; hiltegiko langileek eguenetan egingo dituzte. Oñatiko udal langileek gaur, egubakoitza, egin dute batzarra, eta erabaki dute ekainaren 25ean greba egitea. Aretxabaletan ere lan uzteak egiten jarraituko dute; Eskoriatzan, lan uzteak ez, baina bestelako mobilizazioekin aurrera egingo dute. Neurri horiek guztiak ekain osorako erabaki dituzte.

Bergaran, datorren astean batzartuko dira udaleko langileak, zer egingo duten erabakitzeko, eta berdin egingo dute Elgetakoek.

Langileen aldarrikapenak

Erakunde publiko horietako langileen ustez, hutsune handienak euren gaur egungo enplegu eta soldata baldintzetan daude. Hori dela-eta, langile guztiondako KPI (IPC, gaztelaniaz) gehi 600 euroko soldata igoera eskatzen dute. Era berean, salatzen dute zabor-kontratua kalifikazioa merezi duten neurriekin janzten direla urteroko beharrak; eta azpi-kontratazioa ere azpimarratzen dute.

Orain bi urte ez zen adostasunik egon sindikatuen eta Eudel-en artean, lan hitzarmen berriaren inguruan. Sindikatuen esanetan, akordiorik ez zegoela eta, alderdi politikoen artean adostuta, bi urterako lan baldintzak inposatu zizkiguten, dekretu bidez. Gaur egun egoera berberak jarraitzen duela eta negoziazio eza salatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak