Debagoieneko emaitzak etorria ahala jasotzen ari gara Goiena.net-en

Goiena 2004ko eka. 13a, 22:40
Europar Parlamenturako Hauteskunde eguna da gaur. Boto kontaketa egin bezain laster, Goiena.net-en argitaratzen ari gara Debagoieneko datuak. Lehenengoa datuak jasotzen eta ematen izan da Gatzaga, baina orain herri guztietakoak ditugu.

Datu batzuk

Europako Parlamentu berriak 732 diputatu izango ditu; guztira, 1999an osatu zen parlamentua baino 106 eserleku gehiago. Espainian 54 diputatu aukeratuko dira eta Frantzian 78.

Eserleku bat lortzeko orain bost urte baino boto gehiago behar dira; 450 mila boto inguru, hain zuzen ere. Bestalde, 349 milioi europarrek dute botoa emateko eskubidea.

Debagoienean:

Goiena.net-en Debagoiena eta ibarreko herri guztietako datuak:

Horrez gain, aurreko Europako Hauteskundeetan izandako emaitzak jaso ditugu taula batean.

Hauteskundeak sarean

Bestalde, hauteskunde eguna eta boto kontaketaren gaineko informazioa berehala landuko da Internet-en. Hona adibide batzuk:

Instituzioak:

Diputazioetako webguneetan oraindik ez dago Europako Hauteskunde hauen erreferentziarik; ezta Nafarroako Gobernuko webgunean ere.

Komunikabideak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak