Aurtengo Anton Abbadia saria 2004ko abenduaren 2an emango da. Saria izango da Xabier Laka eskultoreak sortutako domina oroigarria eta 12.100 euroko diru kopurua.
Gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dator deialdia eta sariketaren oinarriak.
Zortzitik lau Debagoienean
Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen 1996an, euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko. Aurten, sariketaren bederatzigarren aldia izango da.
Aurreko edizioetan, lau debagoiendar izan dira sarituak: