"Gomendatzen dizut..." sariketa abiarazi dute ibarreko gazte bulegoek

Julen Iriondo 2004ko eka. 9a, 20:38
Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko gazteentzako informazio guneek jarri dute martxan sariketa. Beronen xedea da gazteek, oporretatik bueltan, gustuko izan dituzten tokien gomendioak egitea –edo zeintzuk gustatu ez zaizkien azaltzea–. Irailaren 24ra arte egin daitezke proposamenak.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek hiru gazte bulegoetariko batera joan eta fitxa bat bete beharko dute, egindako bidaian gustuko izan duten hiria, mendia, aterpetxea edo beste edozeren berri eman eta arrazoiak azalduz. Posible da, baita ere, aurkako gomendioa ematea, hau da zer gustatu ez zaien esatea.

Lehiaketaren bitartez jasotako informazioa gazteei bueltatuko diete gero, eurengana kontsultak egitera doazenean.

Gomendioak jasotzeko azken eguna irailaren 24a

Pertsona bakoitzak nahi beste egin ditzake. Lehiaketan parte hartzen dutenen artean bulego bakoitzak egonaldi bana zozkatuko du erkidegoko landetxe batean. Sarien banaketa irailaren 30ean egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak