Goienako zuzendari nagusi Inazio Arregi eta Errektore Kontseiluko presidente Estepan Plazaola izan zituen bidelagun Diputatu Nagusiak.
Hala, Goiena egitasmoa gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan zuen: zenbat lagunek diharduten lanean, zelan egiten duten lan, ze hedabidek osatzen duten
Gustura geratu zen azalpenekin eta inpresio ona jaso zuen Debagoieneko euskarazko hedabideek egiten duten lanaz.
Goienak eta Gipuzkoako Diputazioak elkarlanean jarduteko eta harremanak sendotzeko moduez ere aritu ziren bi erakundeotako ordezkariak.
Bisita aprobetxatuz, GOIENKARIAk elkarrizketa egin zion. Ekainaren 18an argitaratuko da elkarrizketa.