Debagoieneko fusilatu eta errepresaliatuen senide eta lagunen batzordeak antolatu du omenaldi ekitaldia. Ekintza xumea egin nahi izan dute, helburu jakin batekin: fusilatuen oroimena gal ez dadila. Hori dela-eta, ekintza hau urtero egin nahi dute aurrerantzean.