Gainera, Irujoren lagun askok datorren astelehena jai hartu du, lagunak finala irabazi, eta ondo ospatuko zutela pentsatuta. Ives Salaberri "Xala" pilotariak gastroenteritisa du, eta beraz, ez daki igandean Juan Martinez Irujoren kontra jokatzekoa zen finala jokatzeko moduan izango den edo ez. Ziur dagoena zera da, pilota aukeraketa ez dutela gaur egingo.