Postaria.com-en bidez banatuko dira orain Goiena.net-en buletinak

Goiena 2004ko eka. 1a, 18:22
Gaurtik aurrera, Goiena.net-eko albisteak Postaria.com zerbitzu euskaldunaren bidez banatuko dira e-postaz.

Orain arte Yahoo Groups sisteman oinarritu dira Goiena.net e-postaz banatzen zuten albiste buletinak. Erdaraz eta publizitatearekin zetozen mezu horiek.

Orain, Postaria.com zerbitzuarekin, software librea, publizitaterik gabeko mezuak, eta euskarazko interfazeak eta mezuak aurkituko dituzte harpidedunek.

Orain arte harpidedun izan direnek ez dute ezer egin behar: orain arte bezala, postontzian jasoko dituzte mezuak.

Albisteak e-postaz jasotzea aukera erosoa da benetan. Eta doan da. Herri jakin bateko albisteak jaso nahi badituzu, ikus orri hau , handik egin dezakezu harpidetza. Herri bakoitzeko buletinarekin, herriko albisteak eta Debagoiena osoari dagozkionak jasotzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak