Karibera joan zaitezke Asteleheneko Goienkariarekin

Goiena 2004ko mai. 27a, 19:20
Goienkariak astelehenetan kaleratzen duen edizioko harpidedunen artean Karibera bidaia zozkatuko dute uztailean. Hain justu ere, Dominikar Errepublikara bi lagunendako bidaia da zozkatuko dena. Bidaiaren gastu guztiak, hegaldia eta egonaldia (dena kontuan hartuta) barne daude, eta 9 egun edo 7 gaueko bidaia da. Abioia Madriletik edo Bartzelonatik aterako da. 2004ko iraila eta abendua bitartean egin beharko dute bidaia, saria jasotzen dutenek.

Zozketa astero

Asteleheneko Goienkaria-ko harpidedunen artean egingo den beste zozketa bat da hori. Izan ere, Goienako arlo komertzialak astero zozkatzen ditu hainbat sari: zinerako edo beste kultur ekitaldi batzuetarako sarrerak, eskanerra, DVD aparailua, bazkari-afariak… Orain, ostera, uztailean, bidai zoragarri bat zozkatuko dute eta abenduan beste bat: Mediterraneoan barrena kruzero bat bi pertsonarendako. Astero azalduko da sarituen zerrenda Goiena.net atarian, harpidedunen txokoan.

Harpidedunen abantailak

Ekimen honekin Goienako arlo komertzialak lortu nahi duena da Asteleheneko Goienkaria-ako harpidedunak gustura edukitzea eta ahalik eta harpidedun gehien egitea. Asteleheneko Goienkaria-ko harpidedunek hainbat abantaila dituzte: etxean jasotzen dute alea astelehenero, egunkari saltokietan baino %20 merkeago ateratzen zaie, eta, gainera, hainbat opari jasotzeko aukera dute.

Harpidedun egiteko 902 36 38 51 telefonora deitu daiteke, urte osorako 20 euro bakarrik ordainduta. Goiena.net atari honetatik bertatik ere harpidedun egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak