Kontzentrazioak egingo dira herri plataformek deituta

Usoa Agirre 2004ko mai. 25a, 14:35
Gaur, maiatzak 25, urtebete bete da azken Udal hauteskundeak burutu zirenetik. Herri plataformek ezin izan zuten aurkeztu orduan, eta urtebete joan den honetan, kontzentrazioak egingo dira ibarreko herrietan, plataformek deituta.

Maiatzaren 25eko Udal Hauteskundeak "herri honek inoiz ezagutu dituen hauteskunderik antidemokratikoenak" izan zirela adierazi dute herri plataforma ezberdinetako kideek. Urte honetan apartheid politikoa jasan behar izan dutela salatu dute plataformek. Adierazi dute, "zailtasunak zailtasun, herri plataformak osatzen dugunok orain dela urtebete hartutako konpromisoari heldu diogu, eta lanean aritu izan gara gure herriaren alde".

Hona hemen, herriz herri, burutuko dituzten ekintzak:

  • Antzuolan, 19:00etan herriko plazan.
  • Aretxabaletan, 19:00etan udaletxe aurrean.
  • Arrasaten, arratsaldeko 19:30ean kontzentrazioa herriko plazan.
  • Bergaran, arratsaldeko 19:00etan kontzentrazioa San Martin plazan.
  • Elgetan, kontzentrazioa 20:00etan plazan.
  • Eskoriatzan, mobilizazioa 19:30ean herriko plazan.
  • Oñatin, 19:30ean Bidaurretako errotondan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak