Aizkorriko mendi maratoiko hirugarren edizioa burutu zen atzo, hilak 23. Munduko probarako puntuagarria izan da aurten Zegaman egiten den maratoia, eta horrez gain, Euskadiko Txapelketarako ere baliagarria zen. 333 parte hartzaile izan ziren guztira.
Debagoiendarrak, ondo
Gure ibarretik ere jende asko animatu zen, 34 pertsona guztira. Gainera, esan behar da oso lan ona egin zutela. Zuhaitz Ezpeletak bigarren postuan amaitu zuen, faborito gehienen aurretik. Ibarreko emakume bakarrak, Rosa Lasagabasterrek ere oso ongi jardun zuen; nahiz eta min hartuta bukatu, bigarren amaitu zuen Euskadiko txapelketa.