Leintz bailarako ikastetxeek bertso saioak egingo dituzte

Leire Kortabarria 2004ko maiatzaren 24a

Ibarreko hainbat ikastetxetako ikasleek bertso saioak eskainiko dituzte datorren astetik ekain hasierara bitartean. Gipuzkoako Bertsozaleek antolatutako egitasmo baten barne daude emanaldiak.

Emanaldiak honako egunotan izango dira:

  • Maiatzak 25, martitzena: Eskoriatzako Luis Ezeiza aretoan, 17:00etan, Arizmendiko Almen guneko eta Luis Ezeizako 4. eta 5. mailako ikasleak.
  • Maiatzak 26, eguaztena: Arrasateko Amaia Udal Antzokian, 18:00etan, La Merced, Arrasate Herri Eskola eta Gazteluondoko ikasleak.
  • Ekainak 2, eguaztena: Arrasateko Amaia Udal Antzokian, 18:00etan, Gazteluondo eta Santa Teresako ikasleak.
  • Ekainak 3, eguena: Aretxabaletako Kurtzebarri eskolan, 17:00etan, Kurtzebarri eta Arizmendiko Almen guneko ikasleak.

Ikasle hauek guztiok Ahozkotasuna eta bertsolaritza egitasmoan parte hartu dute. Egitasmo hori azken bi ikasturteotan gauzatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak