Lausardi Koru Sinfonikoak Lizarran estreinatuko du lan bat

Leire Kortabarria 2004ko maiatzaren 21a

Ibarreko Lausardi Koru Sinfonikoa lan berri bat prestatzen ari da egunotan. Hain zuzen, zapatuan, hilak 22, egingo du lan horren estreinaldia, Lizarran. Arrasateko Goikobalu abesbatzak eta Bergarako Orfeoiak parte hartuko dute.

Donato Goienetxe Paternain maisuaren Afrika lana aukeratu du Lausardik bere emanaldi berrirako. Hogei pieza ditu, eta bi bakarlarik esku hartzen dute. Baritonoa Jesus Mari Garcia Arejula izango da; mezzosopranoa, Marife Nogales.

Estreinaldia Lizarrako antzokian izango da, maiatzaren 22an, 20:00etan. Egunotan, lan horretarako prestatzen ari dira debagoiendarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak