Debagoieneko Atxintxika triatloi taldeko kideekin harremanetan jarrita bi arrazoi aipatu digute: batetik ekonomikoak, hau da, ez dutela nahikoa diru batu, dirulaguntzak gero eta murritzagoak omen dira. Baina antolakuntzari dagozkion arazoak ere badituzte. 100 lagun behar zituzten froga antolatzeko, eta oraindik ez zuten laguntzaile kopuru hori lortu. Hori ikusita, diote antolatzaileek, ezin dutela parte hartzaileen segurtasuna bermatu. Bi arrazoi horiek izan dira, ekainaren 5erako iragarrita zegoen debagoieneko triatloia bertan behera uztera eragin dutenak. Antolatzaileek diote, nahi dutela aurrerago halako frogarik antolatu, baina orain, beharrezkoagoa ikusten dute hausnarketa prozesu bat abiarazi. Nahiz eta gaztea zen, Debagoieneko triatloiak arrakasta lortua zuen. Zarauzko triatloiaren atarian egiten zen, eta kirolari prestijiotsuak etortzen ziren, Eneko Llanos esaterako. Baina punta puntako kirolariak erakartzeaz gain, herrikoek ere parte hartzen zuten eta hortan zetzan frogaren arrakastak.