Herritarren Zerrenda elkarteak hitzaldiak egingo ditu datozen egunotan. Hona hemen egitaraua:
- Aretxabaleta: maiatzak 18, martitzena, Udaletxe Zaharrean, 19:00etan.
- Antzuolan: maiatzak 18, martitzena, Olaran etxean, 19:00etan.
- Eskoriatzan: maiatzak 19, eguaztena, kultura etxean, 19:00etan.
- Arrasaten: maiatzak 20, eguena, 19:00etan. Lekua zehazteke dago.
- Oñati: maiatzak 20, eguena, kultura etxean, 19:00etan.
Bukatzeko, hilaren 23an, domeka, atzoko eta gaurko gudariei omenaldia egingo diete, Elgetan, Asentzioko bidegurutzean, 12:00etan. Hango monolitoan plaka jarriko dute.
Eredu globalizatzailearen aurka
HZ taldearen helburua da Euskal Herria nazio gisan aurkeztu ahal izatea Europar Hauteskundeetan, baina hori hasiera besterik ez da: Bi urteko epean, Europako konstituzioko erreferenduma ospatuko da, et aukera honetaz baliatzera goaz eredu honen aurka azaltzeko eta beste Europa bat posible dela esateko, dio taldeak. Estaturik gabeko nazioak, Euskal Herria kasu, eredu globalizatzaile horretan ez dugu inongo leku eta protagonismorik, gaineratzen du.
Azken egunotan, Herritarren Zerrenda legez kanpo utzi dezaketenaren berria zabaldu da.