Arrasaten, Oñatin eta Elgetan astelehenean zabalduko da haurreskolarako matrikula

Leire Kortabarria 2004ko mai. 14a, 14:52
Haurreskoletarako matrikulazio epea astelehenean zabalduko da. Arrasate, Oñati eta Elgetako haurreskolek laster zabalduko dituzte ateak. Matrikulazioa egin edo informazioa jasotzeko, udaletxera jo beharko da.contributors:

Arrasate, Oñati eta Elgeta Eusko Jaurlaritzaren haurreskola partzuergoan sartu ziren, bere egunean. Ordutik, herriko lokal batzuk egokitzen aritu dira edo horretan daude, eta 2004-2005 ikasturterako gertu egongo dira. Hori dela-eta, matrikulazio epea astelehenean zabalduko da. Familia bakoitzak bere herriko udaletxean egin ahal izango du matrikulazioa. Maiatzaren 17tik 28ra bitartean izango da zabalik, eta ekainaren 21ean emango da aditzera onartutakoen izen zerrenda.

Oraingoz, Debagoienean, herri horietan bakarrik izango da matrikulatzeko modua. Antzuola ere lanean ari da bere haurreskola lehen bailehen ireki ahal izateko. Bergarak eskaria eginda du partzuergoan sartzeko. Aretxabaleta eta Eskoriatza ez daude partzuergoaren barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak