Debagoieneko Agifes-ek sentsibilizazio kanpainari ekin dio

EduMendibil 2004ko mai. 13a, 20:38
Debagoieneko Agifes elkarteak buruko osasunaren gaineko sentsibilizazio kanpainari ekin dio. Gaixo psikikoen eta haien familiartekoen elkarteak urtarrilean zabaldu zuen Debagoieneko bulegoa, Bergarako Irizar jauregian.

Buruko gaixotasunak jasaten dituzten pertsonen eta beraien familiartekoen bizitza kalitatea hobetzea du helburu Agifesek. Beraiek emandako datuen arabera, Debagoieneko Buruko Osasun Zentroan ibarreko 1.460 lagun inguru zaintzen dituzte gaur. Kopuru horri, sare ofizialetik kanpo dauden gaixoak gehitu behar zaizkio. Agifeseko kideen ustetan, datu hauek errealitatearen gordintasuna erakusten dute.

Udalekin elkarlana bultzatu nahirik

Ibarrean errehabilitazio psikosozialerako zentro bat aldarrikatzen dute eta, era berean, erakundeen aldetik tutoretzako etxebizitzak eta etxez etxeko laguntza psikiko eta hezitzailea eskuratzea beharrezkoa ikusten dute. Debagoieneko udal guztiekin kolaborazio hitzarmenak sinatu nahi dituzte.

Aholkularitza zerbitzua

Besteak beste, etxean gaixo psikikoren bat duten senideei aholkularitza zerbitzua eskaintzen dio Agifesek. Elkartera hurbiltzeko interesa duten guztiendako ateak zabalik dituzte Bergaran, Irizar jauregiko lehen solairuan. Eren telefono zenbakia hau duzue: 943 76 98 56. Edozein argibidetarako bergara@agifes.org posta elektronikoa ere erabil dezakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak