Udako ikastaroak aurkeztu ditu UNEDek

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko maiatzaren 11

Ekainetik uztaila bitartean egingo dira ikastaroak Bergaran; 18 guztira eta edonorentzako dira. Ekainaren 5ean amaitzen da izena emateko epea.

Ikastaroak, tailerrak eta mintegiak egingo dira UNEDek antolatutako uda ikastaroetan. Guztira 18 gai landuko dira, hiru arlo ezberdinetakoak: gizarte zientzien arloa, osasun arloa eta psikopedagogia arloa.

Ekainaren 22tik uztailaren 2ra arte egingo dira ikastaroak. Laburrena, 6 ordukoa da eta luzeena, 20koa. Ekainaren 5ean amaitzen da izena emateko epea.

Gai ezberdinak edonorentzat

Xabier Amurizak, bertsoak egiten eta praktikan jartzen erakutsiko du, esaterako; Fernado Morillo idazleak idazteari buruz hitz egingo du: Iñaki Perurena eta beste bi lagunek, herri kirolen garrantzia zein den azalduko dute; Lola Garcia irakasleak, haurren hezkuntza eta jolasak aztertuko ditu, eta Juanjo Olaizolak, trenaren iragana, oraina eta lehena izango ditu hizpide, adibidez. Ikastaroen gaineko informazio guztia UNED-Bergarako webgunean eskuratu daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak