Arrate Elkororen senitartekoek deklaratu dute

Usoa Agirre 2004ko mai. 11a, 14:58
Oraingoz 6 pertsonak deklaratu dute. Goizeko 10:10ean hasi dira deklaratzen lekukoak. 12:15ean atsedena izan da; 3 pertsona gehiago ari dira orain deklareatzen. Arrate Elkororen familiakoak izan dira deklaratzen lehenak, senarra eta bi alaba. Ustezko hiltzailea epai gelan dago. Informazio zehatza emango dugu goiena.net-en.

  • Senarra

Lehenengo deklaratu du Arrate Elkoro biktimaren senarrak. Arrateren ohituren gainean mintzatu da: zein ordutan zabaltzen zuen, zenbat diru zeraman gainean, poltsa eramaten zuen…

Senarrak adierazi du, Mendikute ustezko hiltzailea, astean pare bat aldiz joaten zela tabako dendara tabakoa erostera. Andreak komentatu izan zion beldurra ziola Mendikuteri; Senarrak adierazi du Mendikutek ez zuela Arrate inoiz mehatxatu, honek, baina, beldurra ziola.

Egunean bertan senarra etxean zegoen. Deklarazioan azaldu du nolakoa izan zen hilketaren eguna. Jendeak esan zion, hilketaren egun berean, hiltzailea Mendikute izan zela.

  • Alaba bat

Deklaratzen hurrengoa, Arrateren alaba bat izan da. Adierazi du berak ez zuela Mendikute pertsonalki ezagutzen, baina azaldu du herri guztiak ziola beldurra; Kartzelatik irten zen hilabete batzuk lehenago, eta jendea beldurtuta zegoen herrian. Amak komentatu zion Mendikute estankora joaten zela. Hilketa egunean, ama jausi egin zela esan zioten hasera batean.

  • Bigarren alaba

Bi alabek antzeko deklarazioa egin dute. Bigarren alabak adierazi du herrian beldurra ziotela Mendikuteri.

Alabak azaldu du jendeak esan ziola ama hilzorian zegoela eta Mendikuteren izena esan zuela.

Familiako hiru senideak esan dute Mendikutek ez zuela Arrate mehatxatu, baina, honek, beldurra ziola adierazi dute.

  • Arrate Elkororen lagun bat

Deklarazioa egin duen lagunak harreman handia zeukan Arraterekin. Tabako denda ondoan bizi da. Hilketa egunean medikura joan zela azaldu du, bere senarrekin. Medikura zihoala ikusi zuen Arrate dendako pertsianak jasotzen eta ondoan zegoen Mendikute, biak berbetan ari ziren. Ez zuen ezer arrarorik sumatu. Askotan esan zion Arratek Mendikuteri beldur handia ziola.

Azaldu du Arratek bere etxean jo zuela tinbrea, baina etxean ez zegoen inor, medikuan zeuden senarra eta bera. Tinbrean odola aurkitu zuten. Gero hotelera joan zen Arrate.

Lagunak esan du goizetan joaten zela Mendikute tabako dendara, astean bi aldiz. Laguna tabako denda ondoan bizi da eta ikusi egiten zuen.

  • Hotel Elgetako jabea

Egun hartan hotelean bakarrik zegoen, barran. Azaldu du Arrate sartu zela hotelean eta mareatuta zegoela pentsatu zuen, ez zuen odolik ikusi. Orduan adierazi du Arratek esan zuela "Mendikute, Mendikute! Ai ama! Ai ama!". Hoteleko jabeak ez daki euskaraz eta 2000 urtean joan zen Elgetara lanera, eta hasiera batean ez zekien zertaz ari zen.

Hori esan ostean, lurrera erori zen Arrate. Orduan jabetu zen jabea, Arrate odoletan zegoela. Orduan emazteari deitu eta anbulantziari deitzeko esan zion eta medikuaren bila joateko. Lehenengo laguntza hoteleko jabearen alabak eman zion Arrateri. Bitartean, emaztearen medikuaren bila joan zen.

  • Hoteleko jabearen emaztea

Hoteleko jabearen emazteak hilketaren egunean zer egin zuen azaldu du; anbulantziari deitu zion eta medikuaren bila joan zen senarrak eskatu bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak