Eraikuntzako langileen %90 geldirik

Nerea Zubiete 2004ko mai. 10a, 14:03
Debagoieneko eraikuntzako langileen %90ek greba egiteko deialdiari erantzun diotela azaldu dute sindikatuek. Orain arte ADEGIrekin izandako batzarretan adostasunik ez dutela lortu eta alde biak oso urruti daudela azaldu dute sindikatuek. Greba luzea izango dela iragarri dute.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute Gipuzkoan greba deialdia, luzapena jakinik gabeko grebarako deialdia, hain zuzen. Duela bi hilabete hasi ziren negoziaketekin sindikatuak eta ADEGI eta 8 bileren ostean ez omen dute lortu iritzien hurbilketarik. Iritziak muturrekoak izanik, gainera, bai sindikatuek eta baita ADEGIk ere azaldu dute ez dutela asmorik amore emateko eta grebari eusteko prest daudela.

Sindikatuek salatzen dute eraikuntzako enpresek azken urteetan izan dituzten irabaziak izugarriak izan direla, baina hori ez dela inola ere nabaritu langileen lan baldintzetan, are gehiago, ADEGIk langileen baldintzak gehiago kaxkartu nahi dituela. Sindikatuek eskatzen dute soldatak hobetzea, langileek autoa erabiltzen dutenean kilometrajea kobratzeko eskubidea izatea, lanaldia murriztea, gaixotasun bajak direnean hobekuntzak eta segurtasuna hobetzeko neurriak jartzea. ADEGIk, ordea, igoera txikia proposatzen du lansarietan, lanaldia murriztu beharrean igo nahi du, eta sindikatuei eskatu diete atzera botatzeko besteen artean kilometraje eta gaixotasunen gaien egindako eskaerak.

Iritziak hurbildu gabe, beraz, gaur Debagoieneko eraikuntzako langileen %90ek eten egin du lanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak