Guztira, 10-12 lantalde eratuko dituzte, eta bakoitzak arlo bat antolatuko du. Adibidez, segurtasunaren taldea, azpiegituraren taldea, kultura egitarauaren taldea eta ibilbideaz arduratuko dena, besteak beste. Beraz, oraindik ez dute ibilibidea zehaztu, baina Arizmendi ikastolak argi dauka Leintz Bailara zeharkatuko duela Kilometroak 2005 jaiak.
Arizmendi ikastolak 12 gune ditu, eta lantalde horietan gune guztietako partaideak egongo dira, ikasle, irakasle zein gurasoak. Bazkideekin eta ibarreko elkateekin ere bilerak egingo ditu, jaia guztien artean antolatzeko.
Antolatuko dituen ekitaldiak, urrutik aurrera entzun eta ikusiko ditugu, aurtengo Kilometroak pasa eta gero.
Proiektua indartzea da helburua
Duela lau bat urte sortu zen Arizmendi ikastolaren proiektu berria, eta horixe indartu nahi dute, bai kalitate aldetik, bai eskaintza eta zerbitzu aldetik.
Momentu honetan, 2.750 ikasle ditu Arizmendi ikastolak; 0 urtetik 20ra. Haurtzaindegia eta goi mailako ikasteketak ere eskaintzen ditu, eta badira batxilergoa eginda dutenak eta goi mailako ikasketak egiteko matrikulatzen diren ikasleak ere.
Arizmendi ikastolak 2001-2002 ikasturtean egin zuen eskaera Kilometroak jaia antolatzeko, eta oraintxe jaso du Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen erantzuna.