Iaz 906 milioi euroko salmentak egin zituen Fagor Etxetresna kooperatibak

Maria Agirre 2004ko mai. 6a, 13:36
2002ko urtearekin konparatuta, iaz zertxobait gora egin zuten salmentek. 2003an, Fagor Etxetresnek 906 milioi euro lortu zituzten salmenten bidez. Espainiar estatuan 526 milioi euro jaso ziren. Atzerriko merkatuan, berriz, zertxobait gutxitu dira Fagorren salmentak krisiaren eraginez.

Inbertsioei dagokienez, 16 milioi euro inbertitu zituen iaz Fagor etxe tresnen taldeak eta 2003ko bukaeran ia 6 mila lagun ari ziren lanean. Azpimarratu beharrekoak gainera, iaz kalitatean egindako aurrerapausoak: batetik, , enpresa bikaintasunaren felipe printzea saria lortu zuen, egosketa negozioan finalista geratu zen eta garbiketa negozioak zilarrezko q saria lortu zuen. Aurrera begira atzerriko lantegietan du ikusmira Fagor Etxetresna taldeak. Hori dela eta, Polonian duen lantegirako 4 milioi euro baino gehiago bideratu ditu, bertan hiru produkzio gune berri abiarazteko. Poloniako merkatuari dagokionez, bertan lider izaten jarraitzen du, eta Marokoko plantaren jarduera ere ondo doa. Marokon, ur berogailuak, hozkailuak, sukaldeak eta garbigailuak egiten dituzte. Txinako lantegian ere aurreikuspenak oso-osorik bete egin dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak