MCCk 2001-2004 urteetarako plan estrategikoa egin zuen, eta aurreikusi zuten tarte horretan 3.500 lanpostu berri sortzea. 2004. urtea bukatzear, 3.482 lanpostu berri sortu ditu dagoeneko. Lanpostuen hazkundea MCCko hiru taldetan ikusi da, bai industria, finantza zein banaketa taldean. Banaketa taldea hazi da gehien, eta hor dago Eroski. Iaz Consumer taldearen banaketa dela eta 5.000 lanpostu galdu baziren ere, banaketa taldeak ere emaitza onak lortu ditu lanpostuei dagokienez.