Baserritarrak eta harakinak protestan eskualdeko hiltegiaren alde

Nati Arrieta Larrañaga 2004ko apirilaren 28a

Debagoieneko baserritarrek eta harakinek bat egiten dute eskaerarekin eta oso haserre daudela esan digute. Guk beraien ordezkariaren hitzak jaso ditugu. Bitartean, hiltegia gaitzat zutelarik, bilera egin dute mankomunitatean. Erabakien berria jakinaraziko da webgune honetan zein barikuko Goienkarian, Arrasate Irratian eta GOITBn.

Baserritar eta harakin asko batu dira Elgetako plazan. Aukeratutako lekua Elgeta izan da hileroko batzarra bertan egiten duelako mankomunitateak. Jakinekoa da Debagoieneko udalena dela hiltegia eta erabitzeko ahalmena beraiek dutela. Zuzen zuzenean adierazi gura izan die sektore honek pentsatzen dutena. Politikoak Udalera sartu behar izan dute txintxarri hotsa entzunez. 110 lagun inguru elkartu dira plazan eta txintxarri hotsik ez da falta izan.

German Arbuluren hitzatatik laburbildu dugu duten egiten duten eskaera:

  • Ez dute kontatu ez baserritarrekin ez harakinekin ez eta kontsumitzaileekin ere. Erabakigune horrek, euren kontura dihardu lanean. Ez digute behin ere galdetu iritzia.
  • Baserriarrak kalitatearen alde egin behar du eta horixe da gure apustua. Hiltegi txikiak beharrezkoak dira horretarako.
  • Europak ere arrazoia ematen digu: Bultzatzea gura da hiltegiei eustea Debagoiena moduko leku kaltetuetan. Hau dena haragiaren kalitateagatik bultzatzen dute eta mankomunitatean kontrara dihardute.
  • Jaurlaritzak pribatizazioa bultzatzen dihardu eta hiltegiak ikuspegi enpresarialetik bakarrik ezin dira begiratu. Baserritarren irtenbide bezala jokatu behar da eta azkenean kontsumitzaileen alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak