Garapen Jasangarriaren gaineko kultura astea

A. Leibar 2004ko api. 28a, 19:10
Arizmendi Ikastolak Garapen Jasangarriaren gaineko kultura astea antolatu du. Hainbat ekitaldi izango dira Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaletan. Kultura astea hasiko da maiatzaren 3an, astelehena. Erakusketa, mahaingurua eta hitzaldiak izango dira.

Garapen Jasangarria da kultura astearen gaia. Hona hemen ekitaldiak:

Erakusketa:

  • "Baratza kritikoa"

Nafarroako Mugarik Gabeko taldeak ekarritako erakusketa. Elikagaien beste errealitate bat ezagutzeko aukera eskainiko du erakusketa honek.

-. Arrasaten: Monterronen.
Maiatzak 3an eta 4an. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

-. Eskoriatzan: Kultura etxean.
Maiatzak 10etik – 14ra. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Mahaingurua:

  • "Bizimodurako bide alternatiboak"

Maiatzak 4 asteartea, arratsaldeko 19:00etan Monterronen (Arrasate).

Parte hartzaileak:

  • Oskar Saiz (Gobernuz kanpoko erakundeak).
  • Tomas Larrañaga (Nekazaritza ekologikoa).
  • Xabier Tramon (Bizimodu alternatiboa).

Hitzaldiak:

  • "Bioeraikuntza"

Maiatzak 5, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean Eskoriatzako kultura etxean.
Hizlaria: Josu Jauregi (arkitektoa).

  • "Lurraren aldeko solasa"

Maiatzak 13, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Aretxabaletako Loramendi kultura elkartean.
Hizlaria: Alberto Frias (Eguzki taldekoa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak