Kanpainak maiatzaren 8ra arte iraungo du. Bergarako udaletxean, honako ordutegiaren barne egongo da sinadura uzteko modua: astegunetan, 11:00etatik 13:00etara, eta zapatuan, 09:00etatik 11:00etara; arratsaldetan, martitzen, eguazten eta egubakoitzean bakarrik, 17:30etik 19:30era.
Euskal Herriko hainbat udaletxe eta notaritzatan dihardute sinadurak batzen, baina, oraingoz, ibarreko herri nagusienen artean, bakarrik Bergarako udaletxean dago aukera hori.
Helburuak
Hego Euskal Herrian 54 hautagai izango dira Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, ekainaren 13an; Iparraldean, 20. HZ taldeak dioenez, 40.000 sinadura baino gehiago beharko dira hauteskunde europarretan partaidetza bermatzeko.
Errolda ikusteko aukera
Horrez gain, hauteskundeotan botoa emateko eskubidea duten herritarren zerrendak udaletxetan daude ikusgai maiatzaren 3ra arte.