Ilargi eklipsea egongo da maiatzaren 4an

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko apirilaren 26a

Iluntzean hasiko da ilargi eklipsea eta gauerdira arte iraungo du. Ilatargi astronomia taldeak Gorlara irteera antolatu du egun horretarako.

Zita Bergaran izango da, autobus geltokiaren aurreko aparkalekuan, 20:15ean. Hantxe elkartu dira nahi duten guztiak, eta ondoren, Gorlara abiatuko dira.

Datozen bi hilabeteak astronomikoki oso interesgarriak izango dira. Kometa asko ikusteko aukera egongo da, eta baita maiatzaren 4ko ilargi eklipsea ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak