Debagoieneko Foru Ogasuneko egoitza berria Bergaran dago, orain artekoaren parean, errepideaz bestalde, Toki Eder auzoan.
Mila eta ehun milioi euro inguruko inbertsioa egin dute egoitza berrian. Ia 600 metro karratu ditu, argia da eta bi bulego nagusi ditu: urte osoan zehar zabalik egongo dena ( 9 langile daude bulego honetan ) eta errenta aitorpenaren kanpaina eta sortu daitezkeen beste kanpaina batzuk egiteko bulegoa ( hemen 11 langile daude ).
Errenta aitorpena
Errenta aitorpena gaur hasi da, apirilak 26, eta datorren ekainaren 25ean bukatuko da. Bergarako egoitza 08:00etatik 14:30ak arte egongo da zabalik, astelehenetik egubakoitzera.
Bergarako egoitzan egiteko, aurrez hartu behar da txanda. Hauxe da telefonoa: 902-100-140. Internetez ere egin daiteke errenta aitorpena.
Gipuzkoako errenta aitorpenen lautik bat, eginda bidaliko dio Diputazioak herritarrari: guztira 75.000 errenta aitorpen bidaliko ditu eginda.
Berrikuntzak
Edozein herritarrek, aukera dauka jakiteko Foru Ogasunak berari buruz zein datu dituen. Datuok eskatuz gero, Foru Ogasunak eman egingo dizkio.
Jose Juan Gonzalez-Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusia, Victoriano Gallastegi Bergarako alkatea eta Foru Ogasuneko eta Bergarako egoitza berriko hainbat agintarik inauguratu dute egoitza berria.