Liburuzainak, ordainpeko maileguaren aurka

Leire Kortabarria 2004ko api. 21a, 20:35

Ibarreko udal liburutegiek ez dute ordainpeko mailegurik nahi; izan ere, Europar Batasunak neurri hori ezartzea ari da aztertzen. Eta Estatuko hainbat liburutegik deitutako ekimenarekin bat egin dute. Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidaliko dioten gutuna izenpetzea erabaki dute.

Bihar, apirilak 23, Liburuaren Eguna da, eta Debagoieneko hainbat liburutegik, Estatuko ekimenarekin bat egiteaz gain, herritarron artean kanpaina egiteko aprobetxatuko dute. Izan ere, ibarreko liburutegi batzuetan, ordainpeko maileguaren aurkako sinadurak bilduko dituzte, eta neurri horrek ekar ditzakeen kalteen inguruko informazioa ere banatuko dute.

Ibarreko liburuzainon ustez, liburua maileguan hartzeagatik ordaindu behar izatea oztopo handia izango da liburutegiondako. Irakurketa bultzatzea zaila bada, ordaindu behar izanez gero, are zailagoa izango da, dio ibarreko liburuzain batek.

Ekimen hori oso hedatua dago Estatuan. 300 idazletik gora izenpetu dute manifestua.

Liburuaren Eguneko ospakizunak

Hori da aurtengo berrikuntza; baina, aurreko urteotan bezala, liburutegiok hainbat ekintza berezi antolatu dituzte Liburuaren Eguna ospatzeko. Esaterako, gaur, Oñatiko liburutegian, Gerardo Markuleta idazlearekin solasaldia egongo da, 19:30ean.

Arrasate, Bergara eta Oñatin, bazkideok hainbat liburu doan eureganatzeko modua dute. Bestalde, umeendako irakurketa asteak ere antolatu dituzte hainbat lekutan, txikitandik liburutegia ezagutu dezaten.

Urtero bezala, bestalde, egubakoitzean Herriko Plazan egongo da Bergarako liburutegia. Liburuak, DVD-ak… izango dira aukeran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak