Egoitza berria du Foru Ogasunak Bergaran

Leire Kortabarria 2004ko apirilaren 20a

Errenta Aitorpen kanpaina astelehenean hasiko da, apirilak 26. Ibarrekook Aldundiak Bergaran duen bulegoan egin ahal izango dugu. Kontuan hartu lekuz aldatu direla eta, joan den astetik aurrera, Toki Eder plazan daudela.

Foru Ogasunaren egoitza Mintegi kalean zegoen orain arte. Joan den egubakoitzean, lekuz aldatu zen: hain zuzen, Toki Eder plazako 5era. Kontuan hartu beharko dute hori errenta aitorpen mekanizatua egitera doazen debagoiendarrok. Kanpaina astelehenean hasiko da. Edozelan ere, bulego berria zaharraren pare-parean dago, errepidearen beste aldean, alegia.

Urte osoko zerbitzua

Bulego horretan egongo dira errenta aitorpenak tramitatzeaz arduratuko diren zortzi teknikariak; baina, urte osoan zehar, Foru Ogasunak han du egoitza. Fiskalitatearekin zerikusia duen edozein kontsulta edo gestio burutu daiteke han. Errekurtsoa aurkeztu dutenen aitorpenak ere errepasatzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak