Triaje sistema du izena programa honek, eta gaur eta bihar, ikastaro bat egiten ari dira ospitaleko erizainak, sistema ahalik eta ondoen aplikatzeko.
Gaixoen sailkapena
Larrialdi zerbitzuetara doazenei, galdera batzuk egingo dizkiete, eta horrela, larrialdia zenbateraikoa den jakingo du erizainak. Batetik bostera sailkatu dituzte; bata izango da larriena.
Sistema honekin lortu nahi da, itxaron gelan zain dauden gaixoak ahalik eta lasterren, arinen, atenditzea.
Sistema berria
Andorran oso ondo funtzionatzen du sistema honek, eta Debagoieneko ospitaleko zuzendaritza talde bat, hara joan zen, dena bertatik bertara ikustea.
Andorraz gain, Palma de Mallorcako ospitalean ere badute sistema hau. Eskualdeko ospitalea hirugarrena da, beraz. Espainian, duela 2 urte hasi ziren sailkapen sistema honekin.
Iaz, 31.000
Egunean 85 herritar joaten dira eskualdeko ospitaleko larrialdi zerbitzuetara, bataz beste. Asteburuetan, kopurua igo egiten da. 2003. urtean, 31.000 herritar joan ziren larrialdi zerbitzuetara.
Urtetik urtera, gero eta gehiago joaten dira: ia %5 gehiago.