Trafikoa normal dabil berriro Eskoriatzako sahiesbidean

Nerea Zubiete 2004ko apirilaren 7a

Eskoriatzako sahiesbidea ireki egin dute berriro 12:35ean, tunelaren inguruan gertatu den istripuko 3 autoak errepidetik kendu ondoren. Orain berriro ere trafikoa normal doa sahiesbidetik eta herri barruko egoera ere bere onera itzuli da.

Istripua goizeko 11:00ak baino lehenxeago gertatu da eta 3 autok elkar jo dute. 2 lagun zauritu dira eta Arrasateko Eskualde Ospitalera eraman dituzte. Istripuaren ondorioz, trafikoa etenda egon da Eskoriatzako sahiesbidean, baina esan bezala berriro zabaldu dute 12:35ean, Ertzaintzak azaldu duenez. Bien bitartean, sahiesbidetik joan behar zen trafiko guztia Eskoriatza barrutik desbideratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak