Euskal Herriko Itzulia dela-eta trafiko etenak

A. Leibar 2004ko api. 6a, 14:20

Bigarren etapa Bergarako Herriko plazatik hasiko da 12:45ean. Bergara eta Arrasate tarteko saihesbidean, 12:30ean hasiko dira trafiko mozketak. Arrasatera ordu bata aldera iritsiko dira txirrindulariak. Lasterketak trafikoan hainbat arazo sortuko ditu.

Ertzaintzatik adierazi dutenez, eguerdiko 12:30ak aldera Arrasateko sahiesbideko trafikoa eten egingo dute, lasterketari paso emateko segurtasun osoz.

Herri barruan ere trafiko etenak egingo dituzte, ordu bata aldera.

Ibilbidea eta ordutegia:

  • Bergarako Herriko plazan emango zaio hasiera gaurko etapari: 12:40.
  • Bergara bariantea: 12:45.
  • San Prudentzio: 12:52.
  • Arrasateko bariantetik igaroko dira: 12:58.
  • Arrasatera Takoloko biribilgunetik sartuko dira txirrindulariak.
  • Gero, San Andres auzoaren atzeko aldetik igaroko dira.
  • Foruen Plaza, Udala Plaza eta Uribarri Etorbidetik Aramaiorantz abiatuko dira.
  • Garagartza auzoa: 13:01.
  • Gesalibar auzoa: 13:05.
  • Aramaio: 13:09.

Arrasateko Udaltzaingotik zabaldu duten gomendioa hau da: gaur eguerdian, behar beharrezkoa ez bada, ez mugitzeko autoa Arrasaten ibiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak