Aste Santuan eten egingo dugu albistegia

Goiena 2004ko api. 7a, 20:00
Iritsi da Aste Santua, eta Goienako langileok oporrak hartuko ditugu. Apirilaren 8tik 18ra bitartean jai egingo dugu, eta, beraz, ez da albiste berririk izango Goiena.net-en. Webgunea, baina, ez da inora joango; hor jarraituko du eta bertako eztabaidetan parte hartzeko aukera izango duzue, gu oporretan egon arren. Ekitaldiak ere ugari izango dira egunotan, eta Goiena.net-eko egutegian izango duzue horien guztien berri. Apirilaren 19an etorriko da bueltan Goiena.net-eko albistegia. Opor on guztioi!

Goiena.net-eko eztabaidak eta agenda zabalik

Apirilaren 8tik 12ra, biak barne, jai egingo dugu Goienan. Ondorioz, ez da albiste berririk izango Goiena.net-en. Hala ere, webguneko eztabaida guneak zabalik izango dira, parte hartu nahi duzuen guztiontzako.

Aste Santuan kanpora joango direnak asko izango dira, baina hemen bertan ere jende asko geldituko da. Horientzako guztientzako ekitaldiak izango dira ibarrean.

Ekitaldi horien guztien berri izango duzue Goiena.net-eko agendan.

Goiena Telebista

GOITBko langileek jai egingo dute apirilaren 8tik 12ra bitartean, biak barne. Ondorioz, ohiko programazioa eten egingo dute.

Apirilaren 13an itzuliko dira albistegietako lankideak lanera, eta 13tik 16ra bitartean albistegiak bakarrik izango dira iluntze eta gauetan: 20:00etan, 21:00etan eta 22:00etan.

Apirilaren 19an itzuliko da programazio osoa.

Arrasate Irratia

Arrasate Irratiko lankideek jai egingo dute apirilaren 8tik 18ra bitartean.

Hala ere, egun horietarako saio bereziak prestatu dituzte azken aldian egindako elkarrizketa interesgarrienekin. Egunero, goizeko 10:00etatik aurrera izango dira bi ordu inguruko saio horiek. Elkarrizketatuen artean egongo dira Estitxu Fernandez, Angel Alkain, Roberto Moso eta Olatz Zugasti, besteak beste. Gainontzeko orduetan musika izango da Arrasate Irratian.

Hilaren 19an itzuliko da ohiko programazioa, goizeko 9:00etan.

Asteleheneko Goienkaria, 19an kalean

Apirilaren 12an da Asteleheneko Goienkariarik egongo, bertako lankideek jai egingo baitute. Hala ere, Asteleheneko Goienkariaren 9. alea kalean izango da apirilaren 19an. Bertan jasoko izango duzue aurreko aste bukaerako ekitaldi guztien berri.

GOIENKARIAko lankideek ere jai egingo dute apirilaren 8tik 18ra bitartean. Apirilaren 23an, ostirala, irtengo da kalera hurrengo Goienkaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak