Oraingoan, hain justu, euskara ikasle horiek hartuko dituzten familiei egin zaie deia. Debagoieneko hainbat familiek izango dute aukera izena emateko. Hauek dira betebeharreko baldintzak.
- Biztanleriaren %70etik gora euskalduna duten udaberrian bizi izatea.
- Egonaldia eskaintzen duen familiak gutxienez hiru kide izatea.
- Kideen arteko ohiko komunikazio-hizkuntza euskaraz izatea.
- Ikasleari logela pribatua eskaintzea.
Izen emateko epea apirilaren 18an amaituko da. Interesatuek eranskin bat bete eta Ulibarriko Euskaltegira bidali beharko dute. Hilabeteko egonaldi bakoitzeko, familia hartzaileak 570 euro kobratuko ditu.
Informazio gehiagorako deitu 943 474447 (Olga) telefono zenbakira.