Ipuin barregarrien lehiaketa estreinatu du Debagunek

Leire Kortabarria 2004ko api. 2a, 12:21
Lehiaketa berri bat aurkeztu du Debagunek, Debagoieneko Euskara Elkarteen elkargoak. Barre barra-barra du izena, eta ipuin barregarrien lehiaketa da. Horren bidez, Debagunek irakurtzeko eta idazteko zaletasuna piztu nahi ditu.

Antzeko lehiaketak egin izan dira herriz herri, baina lehen aldiz, Euskal Herri osorako deitu du lehiaketa Debagune elkargoak. Debagoienetik jasoko ditugu, seguruenik, lan gehienak, baina Euskal Herri osoan harrera ona izango duela espero dugu, dio Lander Eskudero arduradunak.

Lehiaketa bi sailetan antolatu dute: idatzizkoa (450 euroko sari nagusi batekin eta debagoiendar onenarendako 150 euroko beste sari batekin) eta ahozkoa (300 euroko sari bakarrarekin).

Oinarriak

Lehiaketaren berezitasun deigarri bat da kontakizunak norberak bere euskalkian egitea eskatzen duela.

Lan guztiak lelo bidez sinatu beharko dira, eta parte hartzeko mugaeguna maiatzaren 28a da. Lanok Bergarako Errotalde jauregira bidali beharko dira, edo jardun@topagunea.com helbide elektronikora.

Irakurzaletasuna indartu

Debagunek euskarazko irakurzaletasuna piztu nahi du, eta horren barne antolatu dute lehiaketa hau. Iaz, irakurketa bultzatzeko esku-orriak egin zituzten; aurten, irakurzaletasunaren beste alderdia, hots, idazteko zaletasuna, piztu nahi dugu, dio Eskuderok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak