"Iparraldea bertan"

A. Leibar 2004ko api. 2a, 10:10
Debagoieneko eta Iparraldeko kulturak elkar ezagutzeko asmoarekin, datorren apirilaren 21etik maiatzaren 1era kultura hamabostaldia egingo da Debagoienean. Musika emanaldiak, errezitaldiak, antzerkiak, dantzak, hitzaldiak eta erakusketak izango dira Debagoieneko herrietan.

Debagoieneko Mankomunitateak deituta eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen eskutik "Iparraldea bertan" barneko ekitaldia sorta izango da ibarrean herrietan.

Egitaraua: apirilaren 21etik maiatzaren 1era

Apirilaren 21ean, Oñati: 11:30ean: Oñatiko Kultura etxean hamabostaldiaren aurkezpena eta "Kantuketan" erakusketaren inaugurazioa.
Erakusketa maiatzaren 2ra arte zabalik egongo da. Ordutegia: 18:30 – 20:30.

Apirilaren 21etik 27ra arte, Gatzaga: Gatzagako Garro Jauregian "Euskal Herriko Aurpegiak" ukipen pantaila . Ordutegia: 18:00-20:00.

Apirilaren 21ean, Gatzaga: 17:00etan. Hitzaldi-elkarrizketa, kultura etxean.

Apirilaren 22an, Elgeta: 19:00etan. Elgetako kultura etxean, Iparraldeko literaturaz: Itxaro Borda (hizlari) Pier-Por Berzaitz (kantari) eta Karlos Jimenez (piano jolea).

Apirilaren 23an, Bergara: 22:30ean. Bergarako Novedades aretoan Bidaia taldearen kontzertua. Taldekideak: Caroline Phillips, Mixel Ducau, Ritxi Salaberria eta Jabi Area). Sarrera: 5 euro.

Apirilaren 24an, Arrasate: 20:00etan. Arrasateko Amaia Udal Antzokian Ballet Biarritz, "Balet errusiarrei omenaldia". Sarrera: 10 euro.

Apirilaren 25ean, Oñati: 18:00etan. Oñatiko Santa Ana antzokian "Muzzikeren bidaia harrigarria" haurrentzako antzerkia.

Apirilaren 25ean, Aretxabaleta: 18:00etan. Aretxabaletan Bailarako dantzari eguna, egun osoan.
Herriko Plazan Dantza Piko taldearekin saioa, iparraldeko dantzak ikasteko eta elkarrekin dantzatzeko.

Apirilaren 30ean, Eskoriatza: 22:30ean. Eskoriatzako kiroldegian Erramun Martikorenaren kontzertua. Sarrera: 5 euro.

Maiatzaren 1ean, Antzuola: 22:00etan. Antzuolako Udal Areto Nagusian Anje Duhalderen kontzertua. Sarrera: 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak