Aurrekontua onartu du Mankomunitateak

Nerea Zubiete 2004ko api. 1a, 12:34
Aurtengo aurrekontua onartu du Debagoieneko Mankomunitateak: 7.439.190 euro ditu aurten Mankomunitateak kudeatzeko. Atzo, martxoaren 31n, onartu zen aurrekontua Bergaran egin zuten hileko batzordean. Diru gehien hartu duen arloa ingurumenarena da.

Aurtengo aurrekontua erabakitzeko orduan, Mankomunitateko lehendakaria den Inazio Lakunzak azaldu du oso garrantzitsua izan direla bertan ezarrita dagoen egitura berria eta baita ere iaz onartu zuten Plan Estrategiko berria.

Guztira aurten 7.439.190,45 euroko aurrekontua du Debagoieneko Mankomunitateak

Banaketa egiteko orduan, Ingurumen arloak hartu du aurrekontu zatirik handiena, %61,3. Garapen Agentziak %10,7 eta Lurralde Antolamenduaren arloak aurrekontuaren ehuneko 14,7 hartu du. Beste arloek eraman dute aurrekontuaren gainontzekoa.

Ingurumena garrantzitsu

Ingurumenari berebiziko garrantzia eman diote Mankomunitatean eta horri lotuta, Lakunza lehendakariari ahalmena eman diote Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketaren inguruan hartuko diren erabakietan eta negoziaketetan parte hartzeko.

Ingurumena da Mankomunitatearen arlorik garrantzitsuena eta atzoko bileran onartu zuten aholkularitza zerbitzu bat izango dutela Agenda 21 programarekin aurrera egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak