Europako ondoen diseinatutako tokiko aldizkari aitortzen zuena jaso zuen Aranak. Guztira, 400 bat lagun aurkeztu ziren lehiaketara. Goio Arana diseinuaren sortzaileak jaso zuen saria Europa osoko egunkarietako 300 lagunen txalo artean, domekan.
Antolatzaileek diseinua goraipatu zuten
Zoratuta gauzka aurtengo lekuko prentsa saileko irabazleak. Dibertsitatea eta modernotasuna uztartzen ditu; kontzeptu bisualak modu eredugarrian ematen ditu aditzera; oso garbia da eta ezin hobeto antolatuta dago bere diseinua; hitz batean esanda, aldizkari aparta da. Laudorio horiek jaso zituen GOIENKARIAk Johann Oberauer European Newspaper Award sariketako antolatzaileetariko baten ahotik.
Beste irabazle batzuk
- Erregio mailako aldizkarietan, Heraldo de Aragon (Espainia);
- Erregiotik gorako egunkarien mailan, Corriere della Sera (Italia)
- Astekarien alorrean, Sunday Tribune (Irlanda);
- Epaimahaiaren aipamen berezia La Voz de Galicia.
Erreportaia luzeago eta landuago aterako da barikuko Goienkarian.