Gaur onartuko ditu Mankomunitateak aurrekontuak

Maria Agirre 2004ko martxoaren 31

Bergarako udaletxean bilduko da gaur, eguaztena, Debagoieneko Mankomunitateko junta. 2004ko aurrekontuak onartuko dituzte, aurten zein ekintza egingo duten zehaztuko dute eta iaztik soberan geratu diren 600.000 euroekin zer egin erabakiko dute.

Bergaran, 17:00ean hasiko da bilera. Aurrekontuak onartu eta 2004ko gestio plana onartzeaz gain, 2003tik dituzten 600.000 euroekin zer egin erabakiko dute. EAJ eta EAk gehiengoa dutenez, aurrekontuak erraz onartuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak