Hizkuntza Eskubideen Eguna egingo da domekan Lesakan

Usoa Agirre 2004ko martxoaren 30a

Euskal Herrian Euskaraz taldeak Hizkuntza Eskubideen Eguna antolatu du Lesakan, apirilaren 4an. Aurten lehen aldia izango da nazio mailan hizkuntza eskubideen aldeko egun bat ospatzen dena. Hainbat ekitaldi izango dira egun guztian zehar.

EHEkoen esanetan, Euskal Herrian hizkuntza eskubideak sistematikoki urratzen zaizkigu, batez ere euskarak estatus legal bakarra ez duelako, ofiziala ez delako eta lurralde osorako hizkuntza politika bakarra ez duelako.

Hori dela eta, hizkuntza eskubideak bermatu daitezen ezinbestekotzat jotzen dute eragin sozial tinkoago bat aktibatzea. Zentzu horretan antolatu dute Hizkuntza Eskubideen Eguna. Horren helburua da ahalik eta indar euskaltzale gehienak Lesakan biltzea.

Euskal Herrian Euskarazeko kideek Lesakako ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu die erakunde eta herritar guztiei.

Egitarau osoa duzue Euskal Herrian Euskarazen webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak