Arlaban mendatea itxita dago

Maria Agirre 2004ko martxoaren 30a

Gaur, 03:00ak aldera kamioi batek izandako istripuaren ondorioz, itxita dago Arlabango mendatea bi norabideetan. Garraio berezia zekarren kamioi bat irauli egin da. 09:30ean, hasi dira kamioiaren zama erretiratzen. Habeak zeramatzan, eta batzuk erretiratu dituzte.

Gasteizera joan edo handik etorri behar diren autoak Leintz Gatzagatik igaro behar dira. Kamioiak, berriz, Kanpanzartik joan beharko dira, eta gero handik Urkiola edo Barazar aukeratu beharko dute Gasteizera joateko. Gasteiztik hona etortzeko, berriz, Kurtzeta gaina pasatu behar da. Gasteizera joateko autobus zerbitzua Gatzagako bide zaharretik egiten dabil Pesa autobus konpainia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak