Bihar, zapatua, Austriako hiriburura abiatuko dira Goienako hiru kide: Iñaxio Arregi zuzendaria, Goio Arana diseinatzailea eta Leire Kortabarria kazetaria. Europako Egunkarien Kongresuan parte hartuko dute hiru lagunek, eta diseinuagatik Goienkariari eman dioten saria jasoko dute.
Europako egunkari garrantzitsuetako ordezkariak joango dira Austriara kongresuan esku hartzera. Goienkariako ordezkariak ere bertan izango dira.
Azaroan jakinarazi zuten antolatzaileek, tokian tokiko argitalpenen artean, lehen saria Goienkariari ematea erabaki dutela.
Saria eta kongresua
Sari banaketa datorren astelehenean egingo da Vienan. Sari banaketan esku hartuko du Austriako presidenteak ere. Kongresuari dagokionez, Goio Aranak hitzaldia egingo du, datorren asteartean.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.