Udalek, Jaurlaritzak eta Diputazioak hitzarmena sinatuko dute, abian jartzeko Agenda 21

Gorka Etxabe 2004ko mar. 24a, 16:36
Ihobek, Gipuzkoako Diputazioak, Debagoieneko Mankomunitateak eta ibarreko Udalek laster sinatuko dute hitzarmena “Udaltalde 21” abian jartzeko. “Agenda 21”-eko ekintzak egiteko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte horrela Debagoieneko Udalek.

Debagoieneko 8 Udalek eratuko dute “Udaltalde 21”. Diru laguntzak eskatzeko ezinbestekoa da udaltaldea sortzea. Gero, Udal bakoitzak “Agenda 21” egitasmoaren ekintzak gauzatu ahal izango ditu. Debagoieneko Mankomunitateko “Udaltalde 21” egitasmoko koordinatzaile da Marta Garmendia. Berak esan digu Udalek ingurumenarekin, ekonomiarekin eta gizartearekin lotutako ekintzak egieko aukera izango dutela hitzarmen horri esker.

Ingurune jasangarria lortzea da asmoa

Ehun mila euroko aurrekontua izango dute Udalek aurreneko fasean. Horietatik,% 50 Ihobek jarriko du, %30 Diputazioak, eta dagoeneko Diputazioak onartu du diru-laguntza hori bideratzea, eta gainerako dirua Udalek jarriko dute. Lehenengo fasean, diagnostikoa egingo du kontsultora batek udalerri bakoitzean, gero foroak sortuko dira eztabaidatzeko eta erabakitzeko zein ekintza egin.

Fase hori gaindituta, Udal bakoitzak urteroko aurrekontuetan sartu beharko du “Agenda 21”-eko egitasmo bat. Ingurumenarekin, ekomoniarekin eta gizartearekin du zerikusia Agenda 21-ek, eta azken helburua du jasagarritasuna lortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak