Jardunaldia, XXI. mendeko pedagogiaz

A. Leibar 2004ko martxoaren 17a

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) antolatu du pedagogiaren erronka berriak aztertzeko jardunaldia. Egun bateko jardunaldia izango da eta bertan pedagogia arloko zenbait esperientzia landuko dira. Martxoaren 26an izango da, goizeko 09:00etan hasita. Jardunaldia izango da Aita Menni Ospitalaren areto nagusian, Arrasateko Santa Ageda auzoan.

"XXI. Mendeko Pedagogia: Erronka Berriak" izenburupean egingo den jardunaldiaren egitaraua da hau:

  • 09:00: Kredentzialak eta dokumentazioa banatu.
  • 09:30: Hitzaldia. Carles Monereo: Jakitatearen Gizartea: desafioak, arriskuak eta hezkuntzaren erantzunak.
  • 10:30: Komunikazioa. Iñaki Aldalur, Iñigo Aranguren: 2D-ko Diseinuzko Softwarea Autonomoki Ikasteko CD-ROM Multimediaren Aurkezpena. (Antonianum Ikastetxe Politeknikoa).
  • 11:00: Kafea.
  • 11:30: Komunikazioa. Arantza Irigoras, Nekane Arratibel: Hezkuntza eredu berria: e-learning-a. (HUHEZI).
  • 12:00: Komunikazioa. F. Begiristain, Karmen Viedma, Pedro Gaztañaga: IKT Olazabal Institutuan. (Legazpi).
  • 12:30: Komunikazioa. Gustavo Marzul: Curriculumaren Garapena Teknologia Bitarteko Harturik. (San Andres Ikastetxea, Eibar).
  • 13:00: Bazkaria.
  • 15:00: Hitzaldia: Carles Monereo: Autonomiarantz Ikasketetan: Testuinguru Estrategikoak Sortzen.
  • 16:00: Komunikazioa. Pilar Etxaniz: Proiektuaren Garapena Interakzioaren Bitartez. (Herri Eskola, Antzuola).
  • 16:30: Kafea.
  • 17:00: Komunikazioa. Arantza Etxeberria: Balore Kooperatiboak Ikasleen Garapen Pertsonalean. (Arizmendi Ikastola).
  • 17:30: Komunikazioa. Pili Sagasta, Alex Barandiaran: Metodologia Iraultzailea: PBLa. (Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza) (HUHEZI, Eskoriatza).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak