Debagoieneko emaitzen berri inork baino lehenago

Goiena 2004ko mar. 14a, 19:42
Arratsaldeko 20:00etan hasiko gara hauteskundeen berri ematen. Zehatz mehatz emango dugu guztiaren berri. Debagoieneko herrietako emaitzak emango ditugu kontaketak bukatu bezain pronto. Hauteskundeen emaitzekin TAULA osatzen ari gara, herri herriko emaitzekin. Dagoeneko baditugu Gatzagako emaitzak, Eskoriatzako emaitzak, eta Elgetako emaitzak.

Emaitzak

Herri guztietan egingo da jarraipena; hau da, herri bakoitzean argitaratuko dira albisteak. Emaitzei dagokienean, herri bakoitzeko emaitzak azalduko ditugu. Herri bakoitzerako lotura hauetan, jasotako datuak, domekan 20:00etatik aurrera:

Gainera, Debagoieneko herri guztietako emaitzak batzen dituen taula ere aurkeztuko dugu:

Beraz, herrietako kontaketak bukatzen doazen heinean, goiena.net-en azaltzen joango dira.

Estrapolazioa

Gainera, Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren osaketa posiblea kalkulatuko dugu, probintzia osoko datuak kontuan izanda. Baita ere udalez udaleko datuak zinegotzitan nola izango liratekeen kalkulua egingo dugu. Hori guztia kalkulagailu berezi bat erabiliz. Egun indarrean dauden hauteskundeen inguruko D´Hondt lege matematikoari eta indarrean diren araudiei jarraitzen die kalkuluak.

Gutxieneko portzentaia bat gainditzera behartuta daude hautes-zerrendak konputuetan sartzeko; Kongresuko kasuan, %3koa da portzentaia hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak