Ibarretxek egin duen deialdiarekin bat egingo dute Udalek. Arrasateko Udalak, dagoeneko, egin du osoko bilkura, hori eskatzeko.
Arrasate
Hiru dolu egun deitu ditu Udalak. Agiri bat atera du eta esan du sarraskia honen aurrean bat egiten dutela Eusko Legebiltzarrak adierazi duenarekin.
Salaketa sutsua egiteaz gain, elkartasun osoa adierazten diegu biktimei. Terrorismoak konbibentzia erasotzen du eta bakea eta seguritatea erasotzen.
ETA zein beste terrorismo motak gaitzesteko modukoak eta baliogabeak direla esaten du agiri horrek.
Koldarkeria eta krudelkeria adierazten du atentatu honek, eta egileen miseria morala. Beti ere agiri horren arabera
Hiru luto egun deitu ditu Udalak eta ekintza hau gaitzesteko mobilizaziotan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Bertan behera ez da ezer geratuko Udalean eta dolua adierazteko egingo dutena da ikurrina masta erdian jarri. Horrelaxe dago orain.
Udaleko enpresa komiteak ere agiri bat atera du
Bertan dioenez, guztiz nazkagarriak eta justifikaezinak dira Madrileko hilketak. Eta jarraitzen du esaten: langile eta pertsona guztiei dei egiten diegu, argi eta garbi ekintza hauek onartezinak direla adierazteko eta antolatuko diren ekitaldetan parte hartzeko. Baita ere bat egiten dugu momentu gogor honetan hildako eta zauritutako guztien familiekin eta lagunekin*.
Bilkura isila egin dute zinegotziek eta langile batzuk, osoko bilkura amaitu denean.
Elgeta
Elgetan ere kale agerraldia deitu dute Udala osatzen duten gobernukideekk. Komunikatu osoa irakur dezakezu Elgetako albisteetan
Aretxabaleta
Aretxabaletako Udalak bandoa atera du Madrilgo atentatuaren gainean. Beste herrietan bezala, kale bilkura egingo da herrian.
Bergara
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak egindako deiari erantzunez, Madrileko atentatua gaitzesteko elkarretaratzea egingo da gaur, eguena, Bergarako San Martin plazan, 20:00etan.
Aramaio
Kale bilkura egingo da herriko plazan Madrileko atentatua gaitzesteko.
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak adierazi bezala, iluntzeko 20:00etan egingo da kale agerraldi hau. Ez da ez lelorik ez pankartarik egongo.
Eskoriatza
Eskoriatzako Udalak ere bat egiten du Ibarretxe Lehendakariak deiarekin. 20:00etan herriko plazan izango da bilkura.
Kontzertrazioa 20:00etan udal guztien aurrean
Kartelik gabe, lelorik gabe, baina Ibarretxek zehaztu duenez, ETAren kontra.
Eman zure iritzia eztabaida gunean
Zure iritzia ere jaso gura dugu webgune honetan eta horretarako zabaldu dugu eztabaida gunean galdera. Animatu eta eman zure iritzia.